Salinas de Fornells / LA CONCEPCIÓ ERRESERBA

PROIEKTUA

Sociedad Concepsal SL 2012an hasi zen Fornellseko gatzaga lehengoratzen. Menorcan eraiki zuten XIX. mendean, eta 80ko hamarkadan zehar abandonatu egin zuten.

Gatzaren ekoizpena berriz abiarazi ez ezik, Concepsal Menorcako gatz-ondare kulturalari balioa ematen hasi zitzaion. Bide horretan, instalazioak herritarrentzat zabaldu zituen, paisaia natural horretaz gozatzeko.
Mediterraneoko ekosisteman zehar interes berezia pizten duen eta babesa behar duen leku bat da (interes bereziko eremua, babes bereziko eremua eta hegaztien babes bereziko eremua).

Gatzagaren paisaia lehengoratze bidean dagoen unitate ekonomiko bat da. Espazio etnologiko eta kultural bat da, halaber, eta hartan, gizakion ohiko jarduera eta natura elkarreraginean aritzen dira.

PROPOSAMENA

La Concepció erreserba izenez hainbat jarduera proposatu ziren. Zehazki, jarduera horien helburua inguruneari balioa ematea izan zen, bisita gidatuen bidez eta nekazaritza eta arrantzan, ingurumenean eta gastronomian diharduten Menorcako entitateekin batera lan eginez.

Web-orri bat egin zen komunikazioa eta erreserbak bideratzeko. Orobat, beste euskarri batzuk prestatu ziren gatzagaren ekoizpen-metodoak eta historia hedatzeko, zenbait hizkuntzatan. Horren barruan, Ses Salines Novesen ibilbidea ere egin zen, ekosistema naturala bereziki azpimarratzeko.

Ekitaldiak eta hitzaldiak antolatu ziren zenbait elkarterekin lankidetzan: Fra Roger, GOB Menorca, Fundació Destí... Hartara, erreserba Menorcako panoraman kokatu nahi izan zen, uharteko kulturari eta ondareari balioa ematen diharduen entitate aktibo gisa.

Flor de Fornells izenez, bestalde, erreserbako gatz-lorea merkaturatzeko marka sortu zen.
Produktu natural baten bertako marka da, eta ez dituzte koloratzaileak eta kontserbagarriak erabiltzen.

Non eta noiz
Menorcako Fornells hirian, 2012tik 2016ra bitarte. Erreserba beste enpresa bati saldu zioten 2017an.
Kudeaketa kulturala, dirulaguntzak, branding a eta komunikazioa
Cara de Pan
Finantzazioa
Concepsal SL eta FEDER Menorca (Europako dirulaguntza bertako produktuetarako)
Laguntzaileak
Fra Roger, Gob Menorca, Fundació Destí, Consell Insular
menu-circle