Lehenengo edizioan izandako arrakastaren ondoren, hemen dira berriz Intxaurrondoko Arte Publikoko BAI Topaketak.
Munduko ilusio guztiarekin.
Eta helburu sendo batekin: arte garaikidea Donostiako hiritarrei hurbiltzea.
Azaroaren 5 eta 6an ikusiko dugu elkar!
¡BAI IS ON, BAI TO ALL!
Hego Intxaurrondon lau eskultura ikaragarri daude… Ba al zenekien?
Nazioarte mailan izen ona duten artistek instalatu zituzten 90eko hamarkadan:
Beste urte batez BAI Topaketek beren handitasun guztiari etekina aterako diote eta distiraraziko dituzte.
Aukera emango diete intxaurrondotarrei, donostiarrei eta bisitariei eskulturekin elkarreraginean aritzeko eta eskulturak sakon ezagutzeko, praktika artistikoaren eta publiko guztiei zuzentuako bisita gidatuen bitartez.
Lehen mailako hiru artista garaikidek obrei buruzko tailer gidatuak emango dituzte. Bertan parte hartzen dutenek eskulturen sortzaileak ezagutuko dituzte, hauek erabili zituzten materialak eta izan zituzten inspirazio ideiak.
Gainera, pieza propio eta bakarra sortuko dute, beren berrinterpretazio artistiko propioa eraikiz.
Jaime de los Ríos, Ismael Iglesias eta Mikel R. Nieto dira aurtengo artistak.
Eta eskainiko dituzten tailerrek herritar erantzun bat eman nahi diete Ume Jolas, Siluetak eta Hazkuntza Formak eskulturei. Artisten sormenean eta partehartzaileen memoria indibidual eta kolektiboan oinarritutako eguneraketa, alegia.
Tailerrak larunbatean, azaroak 5, egingo dira. Bertan sortutako edo/eta kontzeptualizatutako obra, performance eta happening-ak azaroaren 6an, IGANDE HANDIAn izango dira ikusgai, obra inspiratzaileak hartzen dituzten Intxaurrondoko plaza eta kaleetan zehar egingo den ibilbide gidatu batean.
Igandean ere, bigarren edizio honetara gonbidatutako artistaren pieza jakinaraziko da: Berta López (aka Loca López). Berak Intxaurrondoko eskultura-ibilbideko laugarren pieza berrinterpretatuko du: Equipo 57 taldearen Monolitoa.
Hiru tailerrak aldi berean egingo dira, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Aukeratu gehien interesatzen zaizun tailerra eta izena eman info@caradepan.org helbidean, aukeratutako tailerra, parte hartu nahi duzuen pertsonen kopurua, izena eta harremanetarako helbide elektronikoa adieraziz.
Agustín Ibarrolaren Ume Jolas eskulturatik abiatuta.
Jaime de los Ríos nazioarteko ibilbidea duen artista donostiarra da. ARTEK [Laborategia, 2007 ] esperimentazio eta sorkuntza laborategi irekia sortu zuen ARTELEKU sorkuntza gunean. Gaur egun laborategia espazio independentea da. Bere lan asko kolaboratiboak eta partehartzailek dira (Kontsultatu Jaimeren biografia hemen klikatuz).
Tailer honetarako Jaimek ispiluaren arteari buruzko “hitzaldi praktiko” bat egitea aurreikusi du. Hala, ispilua izango da partehartzaileek Ume Jolas obraren berrinterpretazioa egiteko erabiliko duten material nagusia.
Nola erabili daiteke ispilua material bezala eta adierazteko modu indibidual eta artistiko gisa? Zeintzuk dira infinitua bezalako kontzeptuak sinbolizatzeko eskaini ditzakeen aukerak? Nola atera ahal zaio etekina bere funtsezko propietateari? Aurrez aurre dagoena leialki islatzeko ahalmenari berdingabea izango den zerbait sortzeko?
Forma eta tamaina ezberdinetako ispiluei esker, ispilu soil batek ekar ditzakeen aldaketa amaigabeak ezagutuko dituzte partehartzaileek.
Animatu ispiluarekin jolastera!
Jaime de los Ríos artistak badu unibertso partikular bat, sortzeko prozesu berezi bat. Zoaz berarekin!
Koldobika Jauregiren Formak Hazkuntzan eskulturatik abiatuta
Ismael Iglesias diziplina anitzeko artista da, pintura eta instalazioaren artean nabigatzen duen askotariko obra duena. Besteak beste, honako hiri hauetan erakutsi du bere lana: Bilbo, Bartzelona, Basilea, Beijing, L.A., Londres, Madril eta Tijuana. Kontsultatu Ismaelen biografia hemen klikatuz.
“Street Fighter prácticas Bastardas” serieak duela lau urte ikusi zuen argia, Bilboko kaleetan. Helburu garbia dauka: “Egiteke dauden eta inoiz egiten ez dituzun gauzen tiraderan amaitzen diren ideia edo ekintzak” errealitate bihurtzea.
Interbentzio artistiko honen hurrengo kapituluak BAI INTXAURRONDOn hartuko du lurra, tailerreko partehartzaileen laguntzarekin Koldobika Jauregiren Formak Hazkuntzan obraren inguruan lan egiteko.
Pintura bonbak, koltxoiak eta bestelako euskarri urbanoak erabiliz, Ismaelek hausnarketak, poesiak, pentsamenduak, esaldiak edo hitzak idaztera gonbidatuko gaitu, eta kaligrafia eskala handian praktikatzeko aukera izango dugu.
Halaber, pertsonek espazio publikoan, eta legea errespetatuz, beren ideiak adierazteko dituzten moduen inguruan hausnarketa egiteko aukera izango da.
Agustín Ibarrolaren Siluetak eskulturatik abiatuta
Irrati-praktikaren bidez, Mikelek Gabriel Celaya Plazak izango duen “soinu-mapan” parte hartzea proposatuko du. Plazan Agustín Ibarrolaren Siluetak eskultura dago, eta honen inguruan lan egiteko partehartzaileen soinuak, zaratak eta ahotsak erabiliko ditu.
Artista, ikerlari independentea eta komisarioa. Mikelek Donostia 2016 Kultura Hiriburutzaren kariaz Entzumenaren Behatikoa koordinatu zuen José Luis Espejo eta Xabier Erkiziarekin elkarlanean. Bere lanek praktika fonografikoaren inguruan nabigatzen dute. Irakurri Mikelen biografia osoa hemen klikatuz.
Soinu bakar bat ere ez da errugabea, eta entzute bat ere ez da pasiboa. Soinua espazio publikoaren parte da, eta entzutea soinuaren pribatizazioa da. Biek, materia eta pertzepzio gisa, gizabanako eta gizarte gisa geure burua zalantzan jartzen laguntzen digute. "Entzutearen gakoa ez da soinua, baizik eta soinurik eza" dio Nietok. Tailer honi esker, espazio publikoak soinuarekin esku hartzeko moduak esploratuko ditugu.
Non? Intxaurrondoko Kultur Etxea
Noiz? Azaroak 5, larunbata. 10:00etatik 13:00etara
Norentzat? Publiko guztiei zuzendutako familia tailerra. 12 urte baino gutxiago dituzten haurrak heldu batekin azaldu beharko dira.
Materiala: BAI ekimenak jarriko du material guztia.
Inskripzioak:
De momento vamos a poner aquí el gif si es posible.
En gran domingo se compone de dos eventos, las visitas guiadas y la CLAUSURA, cada uno con foto, las especificaciones están abajo
Iritsi da BAI ekimenaren bigarren edizioan parte hartu duten herritarren berrinterpretazioak ezagutzeko momentua!
10:00etatik 14:00etara egongo dira ikusgai, inspirazio iturri izan diren eskulturen parean.
Ibilbide gidatu baten bidez, artelan guztiak ezagutuko ditugu eta obra iragankor hauen sortzaileekin egoteko aukera izango dugu.
Ez galdu Hego Intxaurrondok eskaintzen duen ibilbide artistikoa. Bere kaleak museo bat dira. Gozatu ezazu goiza: auzo giroa, tabernak, terrazak… Eta, nola ez, BAI IIn parte hartu duten sortzaileen artea.
Ibilbidearen amaieran aurten gonbidatutako artistaren lana ezagutzeko aukera egongo da: Berta López (aka Loca López). Berak Equipo 57 taldearen Monolitoa eskultura berrinterpretatuko du.
Artearen existentzia eta sormena ospakizun arrazoiak dira BAIrentzat. Horregatik, bisiten ondoren TALAI TABERNAko Terrazan ikusi nahi zaituztegu, elkarrekin bigarren edizio hau ospatzeko.
Halaber, bigarren edizio hau behar bezala amaitzeko, dantzan egingo dugu.
(Saioaren line up-a urriaren 31an iragarriko dugu. Stay tuned!)
INFORMAZIO PRAKTIKOA
IBILBIDE GIDATUAK:
Elkargunea: Bernart Etxepare Plaza, topoaren geltokiaren parean.
Noiz eta nola?
Norentzat?
Nahitaezko Erreserba:
AMAIERA FESTA 14:00etatik aurrera:
Un evento producido con el apoyo:
Con la Colaboración de:
Síguenos en: