Arte Publikoaren Intxaurrondoko BAI Topaketek arte garaikidea herritarrei hurbiltzen diete, donostiarrak estimulatu, konprometitu eta hunkituko dituen eduki parte-hartzailea proposatuta.
Hirugarren urtez, Intxaurrondoko kaleetako eskultura-ondare publikoa berrinterpretatzera gonbidatuko ditu lau artista BAI Topaketak.
Intxaurrondo Hegoaldean egingo da BAI Topaketaren III. edizioa ekainaren 8an eta 9an, eta ekitaldi hauek egongo dira:
Jardunbide artistikoari eskainitako egun bat, Intxaurrondoko kultur etxean Elena Scaratti, Juan Aizpitarte eta Uxue Lasa artistekin egingo diren tailer irekiei esker.
_IGANDE ITZELA: Doako topaketa gidatuak, tailerretan sortutako pieza efimeroekin, horien inspirazio-iturri izan diren lau eskulturekin eta Ana Smith artista gonbidatuak Miss Beige pertsonaiaren bitartez egingo duen performancearekin osatutako hiri-ibilbidean zehar.
EKAINAK 8, LARUNBATA, FAMILIA-TAILERRAK
Aldi berean egingo dira hiru tailerrak Intxaurrondoko kultur etxean, 10:00etatik 13:00etara.
Aukera ezazu gehien interesatzen zaizun tailerra, eta erreserbatu lekua inprimaki hau beteta eta Bizum bidez (606203963) 5 euro ordainduta.
Natalia Cambronero (Euskadi, 1976) diziplina anitzeko artista eta kuradorea da. Salaketa-tresna baliotsu gisa ulertzen du artea, eta leiala da artistak gizartearenganako duen erantzukizunarekiko eta misioarekiko. Curriculum luzea eta hainbat sari ditu ekimen artistiko ugaritan eta, bere lanaren bitartez, Giza Eskubideak urratzen dituzten askotariko egoera sozialen aurrean adierazten da, obra eta proiektu artistikoen bitartez kolektiboaren kontzientziazioa bilatuz, eta horretarako ezinbestekotzat joz publikoarekiko interakzio zuzena eta hurbilekoa, kontzientzia transmititzeko eta sortzeko modu gisa.
BAI Topaketen III. ediziorako, tailer bat proposatzen du Nataliak; tailer horretan, erabiltzen ez diren jostailuetatik abiatuta, instalazio artistiko bat sortuko da eta, horrekin, Agustin Ibarrolaren Haur-jolasa eskulturan esku hartuko da igandean.
Instalazio horrekin, gatazka belikoetan haurrek bizi behar izaten dituzten egoera dramatikoak salatzeaz gain, haien oinarrizko Giza Eskubideak modu sistematikoan urratzen direla ere nabarmendu nahi du artistak.
Artista eta saiakeragile eklektiko eta diziplina anitzekoa da Elena Scaratti (Italia, Donostia). Hainbat esparrutan sortzen ditu bere obrak, hala nola argazkilaritzan, eskulturan, pinturan, poesian eta modan. Gainera, hiriko sormen- eta kultura-giroa sustatzen duen Donostiako POETRY ATTACK elkarteko kidea da.
BAI Topaketaren III. ediziorako, happening bat proposatzen du Scarattik, ekainaren 8ko tailerrean hasi eta ekainaren 9an, IGANDE ITZELEKO instalazioan amaituko dena.
Nukleoa bere “tailerrak/obrak” zalantzan jarriko ditu artearen iraunkortasuna eta artistaren egoaren etorkizunerako desioa.
Zergatik kezkatu beharko ginateke gauza guztien iraunkortasunagatik? Horri buruz hausnartzeko, eta tokiko beste artista batzuen, tailerretako partaideei eta BAI Topaketetako publikoaren parte-hartzeari esker, ETXE/DENBORA bat eraikiko du Scarattik Siluetak obraren inguruan, etxe berri bat, non bizi izandakoak eratuko duen obra bera, eta parte-hartzaile guztiak izango diren artista neurri berean.
Edozer gerta daiteke Scarattik, Arte Publikoko pieza batzuen handitasunaren eta iraunkortasunaren aurrean, iragankorrak eta efimeroak diren gauzei, hiritarrak eta humanoak direnei balioa ematea proposatuko duen happening honetan, etxe berri honetan.
Getarian jaio zen Uxue Lasa 1984an. Material eta teknika berriekin esperimentatzen du Lasak, edo dagoeneko batere erabiltzen ez direnekin, alegiazko hamaika mundu sortuz, non surrealismoak eta absurdu existentzialak hartzen duten bere obraren zati handi bat. Pintura, eskaiola, naturako elementuak edo, besterik gabe, kutxak (haren osaba Vicente Ameztoyk bezala); denetarik manipulatzen du, kolorez eta freskotasunez betetako forma organikodun piezak sortzeko.
Sormentailerrak tailer sortzaile bat da, non parte-hartzaileek beren ideiak eta emozioak adierazten dituzte eskultura bat sortuz. Hainbat material erabiliko dira: zurak, poliespana, uretako sprayak, kolatzeko pintura plastikoak, silikonazko barrak, material suntsikorrak, eskultura-obran txerta daitezkeen beste material organiko edo birziklagarri batzuk. (BAIk beharrezko materialez hornituko du jarduera). Tailerra adin guztiei zuzenduta dago eta genero berdintasuna eta inklusioa sustatzea du helburu. Azken urteotan, 700 ikaslerekin lan egin du elkarteak Tolosan, Villabonan, Eibarren, Larraunen, Ibarran eta Ibarrako Kilometroetan. Uxue Lasa “S” taldeko kidea da, diziplina anitzek eta belaunaldi desberdinek osatzen duten kolektibo artistikoa. Kolektiboaren helburua sormena bultzatzea, sustatzea eta, euskal artea, eta zehazkiago eskultura, euskal ondare kultural eta historiko gisa ezagutaraztea eta baloratzea da.
Non? Intxaurrondoko kultura etxean
Noiz? Ekainaren 9an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara
Norentzako? Jende guztiari zuzendutako familia-tailerrak dira. 12 urtez azpiko haurrak helduren batekin joan behar dira.
Prezioa: 5 euro helduentzako eta 12 urtetik gorako haurrentzako. 12 urte arteko haurrentzako, doan.
Materiala: Tailer bakoitzerako artistek eskatzen dituzten material pertsonalak izan ezik, BAI-k jarriko du gainerako beharrezko materiala.
Izena emateko:
Erreserbatu lekua inprimaki hau beteta eta Bizum bidez (606203963) 5 euro ordainduta. Bizumik ez baduzu, bete formularioa eta guk deituko dizugu beste ordainketa modu bat adierazteko.
BAIren hirugarren edizio honetako herritarren berrinterpretazio artistikoak argitzeko garaia heldu da!
Iritsi da BAI Topaketaren hirugarren edizio honetako herritarren berrinterpretazio artistikoak ezagutzera emateko unea!
Gidatutako ibilaldi baten bitartez, 11:00etatik 15:00etara, horietako bakoitzera joango gara, eta hirugarren edizio honetako pieza efimeroen sortzaileak pertsonalki ezagutzeko aukera izango dugu.
Ez ezazu galdu Intxaurrondo Hegoaldeak eskaintzen duen museo-ibilaldi hiritarra, eta goza ezazu goizean zehar auzoko eta hango terraza eta tabernetako giroaz eta, jakina, Intxaurrondoko BAI Topaketen hirugarren edizioko artistek eskainiko diguten arte guztiaz.
Ibilbideak BAI III: Ana Esmith artista gonbidatuaren Miss Beige lana erakutsiko du, eta Koldobika Jauregiren Hazkunde formak eskultura interpretatuko du "Secretos de alcoba" performancearekin.
Elkargunea: Bernart Etxepare plaza, topo-geltokiaren parean.
Noiz eta nola?
Norentzako?
Izena emateko:
Artea eta sormena existitzea ospatzeko arrazoi dira BAI Topaketarentzat. Horregatik, bisitak amaitu ondoren TALAI Tabernako Terrazara etor zaitezten gonbidatzen zaituztegu; hantxe ospatuko dugu hirugarren edizio hau, ohiko tragoxkarekin.
AMAIERAKO JAIARI BURUZKO INFORMAZIO ERABILGARRIA:
Non? TALAI taberna terraza, Gabriel Celaya plaza.
Noiz? Ekainak 9, igandea, 12:00etatik 18:00etara
Norentzat? Publiko guztientzat zuzenduta.
Síguenos en: