La Pelubrería

PROIEKTUA

Paco Martín Chuecako ile-apaindegi eta edertasun-aretoa mitiko bilakatu da dagoeneko. Badira hogeita hamar urte auzoan zerbitzua ematen hasi zirela, eta auzokoak, hain zuzen, kulturarekin, artearekin eta jarduerekin lotutako askotariko nahastea dira.

Jabea eta sortzailea Paco Martín da, eta hari gai anitzek pizten diote grina: poesia, arte garaikidea, musika, filosofia... Ile-apaindegian, elkarbizitza eta jakin-mina nahasita egotea lortu du.

Ilea mozten dizuten bitartean, musika entzun dezakezu edo gizarte-kontuei buruzko aldizkariren bat irakurri... Gainera, eleberriz eta poesiaz jositako apalategi bat ere eskura duzu, doan irakurtzeko edo erosteko, nahi izanez gero.
Hori dela eta, Paco beste jarduera batzuk eskaintzen hasi zen apaindegian, 2015etik aurrera. Pelubrería izena erabiliz (ile-apaindegia eta liburu-denda gaztelaniaz), arte-erakusketak eta poesia-irakurraldiak antolatu zituen, besteak beste.
Geroago, 2017an, izen bereko elkarte kultural bat sortzea erabaki zuen Paco Martínek, Pelubreríako proposamen kulturala boluntario-talde batek lagunduz profesionalizatzeko.

PROPOSAMENA

Pacok osatutako taldearekin lankidetzan, Cara de Panek proiektua kontzeptualizatu eta egin zuen, eta programazioa, komunikazioa eta funtzionamendua barruan eta kanpoan profesionalizatu zituen. Barruan, taldea eta jarduera bakoitzeko zereginak antolatu zituen, eta kanpoan, jardueren aldizkakotasuna, ekoizpena eta on-off publizitatea bideratu zituen; horren baitan, web-orria eta albiste-buletinak ere kontzeptualizatu zituen.
Proposamen kulturalen lau ildo sortu ziren 2017ko azarotik aurrera eta 2018an zehar: arte bisuala eta garaikidea, poesia, musika eta dantza.

Esperientzia kulturalak Pelubrerían bertan egin ziren bi hiletik behin.
Cara de Panek izen handiko artistak erakarri zituen; esate baterako, Txus García, Ben Clark eta Concha Vidal de Valicourt. Gainera, Pelubreríari bere tokia bilatzen lagundu zion kalitate oneko eragile kultural gisa eta, ordutik aurrera, aipatu ditugun diziplinetan hasten ari diren edo jada izen handia duten artistak erakartzen ditu.

Pelubreríak jarduera horiekin guztiekin jarraitzen du 2019az geroztik ere. Hala, Cara de Panen laguntzarik gabe, kalitate oneko esperientziak eskaintzen ditu Chuecan, hartzaile ororentzat.

Pelubrería Cara de Panen kolaboratzaileetako bat ere bada. Azken boladan, arte publikoa eta urbanoa Madrilgo kaleetan zehar ekoizten espezializatu da.

Non eta noiz
Urtebeteko kolaborazioa, 2017an eta 2018an zehar.
Programazioa
Cara de Pan, Paco Martín, Sonia Gómez Prada, Carolina Solar
Kudeaketa kulturala
Cara de Pan y Sonia Gómez Prada
Ekoizpena
Sonia Gómez Prada eta Cara de Pan
Komunikazioa
Cara de Pan
Finantzazioa
Paco Martín eta Sonia Gómez Prada
Laguntzaileak
Festival de Festival LDC «Un Lugar donde Compartir»
menu-circle